XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Lenengo sartu zirean-ostatuan, iaubeak arrera ona eginaz, ian-edan eder oparoa ta naierakoa emon eutsen.

Eremutarrak urregorrizko edontzi eder ikusgarri baten edan eban ardaoa.

Etxe-iaubeak, edontzi a eskura emon eutsanean, berba onek esan ebazan: Eztago munduan edontzi eder au baiño naiago dodan gauzarik.

Urrengo egunean, ostatutik urten-da gero, arrituta gelditu zan, arako aingeruan eskuetan urrezko edontzi ederra ikusi ebanean.

¿Zer? Uste eban beren artean.

¿Aingeru batek inori ondasunak ostu?.

Eremutar gizagaisoak gogamen onek buruan erabilzanartean, ezeban gomuta Iaungoikoantzat eztagoala inoren ondasunik, guztiak direala berenak.

Inurriak, egi geiagoaz, deskeila egon leikez euren abiatik ataraten dabezanakaitik; bada gizonentzat legez eurentzat bere egin dauz Iaunak baratzak.

Eremutarrak, ostatarian arrera ona aztu ezinik, edontzi ostua gomuta eban bakotxean, bide-lagunagaitik esaten eban beren barruan: Au ezin izan leike alde oneko aingerua.

Urrengo gabean, Aingeruak ostatu txar batera eroan eban.

Arpegiera ilun iluna ipini eutsen, da oea bere, arrerea edo txerea lakoxen izan zan: txarra.

- ¿Nora ete nakar onek? esan eban beren artean.

Sartu zaneko artu eban urteteko gogoa ta garra.

Pozik erantzun eutsan baietz aingeruari, urteteko esan eutsanean.